Denpori Ondarrun

domingo, 30 de octubre de 2016

Ahuntzak: Martija BTT martxa- Gazteiz 2016

Aupa tropelaa! Gerua ta famaua guz antolaketan, gerua lagun geixa batzen ga gure etsaien lurretako inkurtsiñoitan. Oingun pataterun erresuman laugarren inbasiñoi burutu dou mutrikano-ondarruko brigada konbinauk. Betiko modun goxin goxa batzuk berandu eta okerreko tokixan ulertute batu ga Xirulan kafetxo baten albun, asko diskutiu arren Lesteko molli nun dan argitxu baik urten dou danok geure furgoi erraldoian bueltan egune zelan argitzen dan ikusi bitxartin. Gure espia Martija organizeitor, indixo lokal (autentiko patatero) bateaz han euan zain Gasteizen. Sekule baino arina eta ixelako aberixa baik ongun, bizikletak monta ta martxan jarri ga Siberia- Gasteiz zeatxik deitzen dan geure larrun sentiute: Ostia hotza! Aldatzin gora hasi arte hankak baino izotz koskorrak zin pedalan gainin. Lenengoko aldatzin danak ahaztu eta bide zidorrak eta harri arteko gora behera politxen artin Ganalto gurutzea aila ga. Demaseko giru ta demaseko bistak. Geu baino motanbaikero zarrauak euazen bertan, ondiokan urtetako akau martxi, Aupa! Aspertzeko beste argazki ata ta gero, berutz harri eta ardi bitartin. Bajadiai gustu hartu orduko bigarren goruzku, problema dobli hamen, aldatza gogorraua ta Iñigon bolak ondiokan gogorraua. "Good Descender Bad Ascender". Indar baino moral geixauaz baine aila ga danok Armikeloko gaina, fisioterapeuta faltan norberak ein bir igurtzixak gure figura lesionuai! Berutz bajada tekniko estu batetik, rampatxo baten gure gaztik ostabe muskuluk nun dauken deskubriu dau (haxe da mine!) eta azkanin kilometro batzuk lauak ostabe basea ailateko. Terzer tiempo uretan bikain! eta kuarto tiempo maixan hobi! Hurrengun be banator! 


Textoa: Mikel
Maketazioa eta bideoa: J.J.

No hay comentarios:

Publicar un comentario