Denpori Ondarrun

viernes, 27 de diciembre de 2013

Aldabe Xtreme 27/12/2013

Atzo urtengendu gabonetako zikin guztik erretea, eguraldi eskasa euan, baiñe alan eta guztiz be urtengendun eta buelta politxe urtenban. Gaurkoako pentza gendun be beste salida bat etxi, ya ke eguraldixe obia euan emonda. Kantabrikon batu giñan goixeko 9etan , Reto, David, Txurdi eta ni, lehenengo kafe bat artzeko ( bai, gerua da mariloiak guz, bañe oporretan gaz). Gaurko buelti suabi etxi pentsagendun, baiñe, gaur Txurdi gerrero etorri zan, eta Polonin erositxako GPS estrenateko gogu eukanetik, ba berak ipiñiban buelti. Kalogero fabrikako bidetin altsa giñan, zementozko pista batetik, kriston desnibelaz, miñe be atseko piñoitxan enpatxata, gabonetako gintonikak porutatik sifoi modure urteten!!! Eta goiko baserrire alla ta, ete, bidi amatxu. Galdetu gendun baserrixan eta zelaik batetik gora bixalduzkun  (lehengo aldatza txikixe zan: hau gogorraua). En fin, artugendun alturi, eta kresteaten Kostola mendire alla giñan, kriston axiaz. Han, Txurdin GPSik poloniko mapakin ero hasi zan nastaten, euran puesture jungiñan, eta kriston bistak eta ikusi:

Bertan, zeozer jan gendun eta Patxiai gorantxixak bixaldu gentzan:
 Gero, bertatik, perretxikerun pista batetik ibili giñan, eta bertatik, tontorramendiko bidea. Eta han hasi zan Txurdin GPSik del todo deskontrolaten: handik bidi zahar bat dala eztala, atzanin bidi amatxu eta salbese kien pueda!!!! Fuera pista, bizikleti lepun artute, larra tartin!!!
Kriston duathloi ein gendun :50 metro bizikletan,  500 metro oñez, bizikleti lepun artute, larrak eta mendiko zikiñak eskibaten eta 800 metroko desnibela!!!GPSin jauiai arduri tamañu, argazkixak ata eta barre.
En fin, askanin Reto ipini zan gia, Santakutzea baja giñan eta bertatik gasolinera. Hamen gaurko bueltako perfille eta mapi.


lunes, 11 de noviembre de 2013

Protuk arte bustitxe!!!!


7:30ak. Despertadora jodau eta bentana nu ia zelako eguraldixe dan. "Hostias, eurixe!!!Gaur be ezin urten!!!" Ezin leike, ia Wassapekuk ze esaten daben. Bai, ez, bai, ez... askanin beti eotenda espabilauren bat botaten dabena: "gaur ez dau eingo euri gexa. Guazen!!!" Eta bestiok, ba " klaro ba, arriesga engo gaz!!! 9rak Kantabrikon (baten batek pentsa biko dau taldiai ixena aldatzi, porke aspaldixan 9:00 jotezku beti)

En fin, 8:45 tan etxetik urteten dot, eta kantabrikon iñor bez. "peazte!!! Normala, kriston zaparrariaz noa!! kabroik ez padiz!!!Ba ni on ez nu etxea!!! 9rak arte eongo na zain eta gero buelta txiki bat emon got neure boztin.". 9retan Reton garajekjo parea nu ia han dazen, bapez, buelta Kantabrikoa , eta han Patxi, Bodegakukin gelditxute (eta ontxe be berandu etorri danetik, ba bodegakuk eskapatze) Bueno, niaz dator, pare bat intento etxendou Retoaz eta Txurdiaz kontaktateko, baiñe fuera de kobertura. Peazku, fijo ohian gelditxu dizela, eta telefonuk amatata geure konture barrez...Benga, ba, abante. Galtzuaneko parin llamadi, 800 wassap, eta buelta: Reto ta Txurdi garajin euazen Reton semin bizikleti preparaten Txurdik eruteko. Balla piura!!! kubierta zurixak, atzeko erruberi dibujo baik... Eurixe, bixkat, askoik ez. Dale ba, Bidegorrire, Kostola arte.



Eskerrak, euri gexa ezbala engo!!! goxe guztin ez zan para, eta kriston zaparrarak botaban!!! Kriston basi, goruzkun laban, Txurdi kubierta baik, 7 piñoiko kanbixuk... bañe eutsi koño. Kostolan ikusi gendun gure besteko anormalak be ba dazela, ze beste talde bat topa gendun, 6 laguneku edo, eta batea altzagendun zati bat. Gero atajo batetik, Ameikutzea baja giñan, basatzan, Txurdi kabledun diskukin eta kubierta baik snow etxen baja zan. Bueltan S. Jeronimoko erreka zulutik baja eta gazoliñera jun giñan, alkarrei mangerazo bat jotea: bizikletiai eta norberai be bai, total, ordurako potruk tximun tximur enlle geukazen humedadiaz, eta bota barrun 10 litro ur.


Urrengun be etorri!!!

domingo, 6 de octubre de 2013

Urbasako buelti 13/10/05

Beste salida bat, ongo urteko irugarrena!!!! Ongun Urbasa juti pentsa gendun, ibilbide polit eta erreza egitea, desnibel andirik gabe, eta gexen bat, inguru disfrutatzea (por los kojones)

MapaPerfil

Bisperan, gausak okertzen hasi ziren: Subida a Urbasa rallya zapatun zan eta Kampiñea juteko bidi moztu engoben egun guztin. Bueno,ez da problemaik,  ba goxagua jungoa gaz. Goizeko zaspirak hamar gitxia gelditxu giñan (baiñe baten bat baixakun 7etan Kantabrikon euan zain) eta Josetxu furgonetiaz falta!!!! En fin, goxin goxa anbienti ezan falta. Alako baten agertuzan, karga gendun eta martxa. Naiko justun alla giñan, ze ballak ipintxen euazen, baiñe guri lagaeizkuen pasaten. Kotxik aparka gendun, bazkaxe enkarga eta martxan hasi giñan, barrez, eta humoriaz.

 2013-10-05 09.27.50 2013-10-05 09.45.01

Lehenengo zatixe, naiko laue ixan zan, pistak, eta bedarrazko bide batzuk, ardixak eta txampiñoiz jozitxe. Bertatik, Mirador de Judaz ixeneko lekure alla giñan, eta bertan kriston bistakin hiru lau argazki atagendun

IMG-20131006-WA00012013-10-05 10.13.17 2013-10-05 10.10.25

Urrengoko zatixe, oso oso politxe zan, el bosque encantado, guretzat oso diferente (gu normalin piñuk baño besteik eztou ikusten eta…), dana paguk, hostuk, harrixak  eta kolore askotako basoa. Baiñe hamen hasi zan buelta hau gogortzen: kamiño guzti apurtute, harri solte asko, gora eta bera, eta bixetan pedalai emon bir. Iru lau kaida be eonzin: David, Josetxu, neu… baiñe min handirik ez. Atesare baten para egin giñan barritak jatea eta otsitxu baik, martxan segi gendun. Bañe, Iñigok laster eiban eguneko lehenengoko rebentoi: Turbinak kamara ipiñieran barrun lagatzan tublesseko balbuli. Eskerrak, gu mekaniko famauak dakauela bestela…

2013-10-05 11.17.26 2013-10-05 11.17.34 2013-10-05 11.01.46

Gerotxua Davidek kati apurtuban: bizikleta zarraz etorri zan, (eta beorren andri blog hau irakuten ba dau, mesedez, bizikleta barrixe erosi, ze denpora guztin kejaten etorrizan ta, jajaja)

2013-10-05 12.41.11 2013-10-05 12.35.38 2013-10-05 11.01.58

Konponduben kati eta martxan hosteabe. Gora ta bera, bista ederrak ikusten, gerua ta laño gexa eta eurixe etxeko itxuriaz askenengoko etapari aurre eingentzan:Tracka baja gendunin, komentaxutan ipintxeban tramo baten bizikleti lepun erunbizala, bañe, hostia, horrenbeste denpora eta halako leku eskasetatik!!! eta gero, gure komentaxuk: ya asko ezinleike falta, urrengoko arrixai buelti emondakun bajadi ( 16 arri edo pasagendun eta beti gorutz) Gero bai, bajadi oso politxe askarra, bañe…. Iñigok barriro ere rebentoi!!!! eta gu bizikletan, bañe bera oñez baja zan, eta naiko azkar gañera (triatleta famaure ta).

Gero dutxa eder bat (ez genduna paga) eta bazkai gozo bat engendun. Barre batzuk,eta kafi ta kopak eranda gero, buelta Ondarrure. Baiñe, askanengoko sorpresi falta zan: bidi ondion itxitxe euanetik, kriston buelti emon bir ixan gendun, Estellatik. Niaz etorri zinak, katxondeu, Wassapako bideo kotxinuk eta zerbezak eraten etorri zin eta azkanin galdu egin giñan.

2013-10-05 16.20.24 2013-10-05 16.20.34 2013-10-05 16.21.22

9etako, Ondarrun geuazen, eta bakotxan bizikletak artu eta etxea jun giñan, geure bikotei explikaziñoik emotea: eske galgu einga, eske JJ kanutuk galdu ein da, ke zi Txurdik prostata zaharra dakarrela  eta kada dos por tres gasoliñeran para bir  bera txixe etxeko….

viernes, 27 de septiembre de 2013

2013-09-22 ko salida: BTT eta perretxikoak





Betiko modure, Meson Anako parin batu giñan 5 lagun: Reto, Josetxu, Andoni gazti, David eta neu. Reto eta Josetxu hasieratik hasi zin nearrez, eurak aurreko egunin be ibilitxe eguazela, ainkak kantzata...Davided be, aspaldixan ibili baik euanela... Askanin danak neure aurretik eta makalena neu, eun guztin kakuaz tatarrez eruten eta!!!!Josetxu eta reto, aurreko eguneko Amalloko BTT martxako tramo batzuk naiben ikusi, eta Urepeletik altzagiñan Madalenarutz. Gero Kostolarutz eingendun beiko kamiñutik ibilitxe. Eta han hasi zan gaurko desfasi: batzuk depredadore natuk diz, uretan eta mendixan be bai. Honguk, ziza horixak... hurrengun eroskiko karrituaz 



Goxan artutako ongo bi, eta albun depredadorik, sobre todo rosadune. Mañukortako baserri parin neure habilidadik eraskusti pentsaneban, eta dordokan tekniki ibiliaz bazazko pozo handi bat pasa neban: basatsan amatxu neban eta bizikleti gañin, pedalak ezin kendute. 

Gero, ya serixo ipiñi giñan, ze lagun andi bat Polonian dakau, biar da biar (egunin 27 ordu sartzen fabrikan )eta beorreaz akordagiñan, al grito de "Jon kapullo pa tu envidia kotxina"





Gero, ya orrenbeste katxondeo laga gendun eta bizikletak artu eta S.Jeronimoa bajagiñan. Aldatz beruskun separa  eta batzuk leko batetik , bestik beste kamiñutik beiko zementozko bidin batu giñan hosteabe. Reto, aspertute euanetik, fuera de pista bat etxi pentzaban eta marka markata agertu zan. Gero bizikletak gasoliñeran garbitxu ta "kada motxuelo a su olivo" hurrengoko salida arte. 
 

sábado, 14 de septiembre de 2013

14-09-2013ko mendiko salida



Ongun, ,domekan urten baik, zapatun batu giñen buelta bat emoteko. Poloniara 3 hilebeterako junzan pertsonaji, astebukaeri pasatea etorri zan eta danak nastaban beorreaz mendire juteko. Ordu be aldatu gendun eta 8:30eta urten baik, 9etako gelditxu giñan. Patxi, beorren mailan, bizikletako araso batzuk eukiban, eta anaxin bizikletiaz agertuzan. Eta, etre pitos y flautas, askanin 9 eta 20 urtengendun ondarrutik, 8 bat lagun:Txurdi, Reto, Joxe, Patxi, Tomas, Mikel, portuko buzu ( parkatu, ena akordaten ixenas) eta neu Buelta politxe engendun, aspaldixan basatzan ibili baik, suabe suabe, Bidegorritxik altza, eta Aldabetik Armintxa, eta iru-lau lekutatik ibilitxe gero S.Jeronimoa baja giñan

Goxa zanetik, pentza gendun Galdona juti, eta betiko bidi artugendun por supuesto, taberna arte, bañe, gaur jendi ez euan por la labor. O sea ke, en ayuno y en abstinencia, berutz gasoliñera arte, bizikletak garbitzeko. Gu, betiko modure parrastada bat emongentzan bizikletei, bañe mediku eta konpañi a konzienzia garbitxuben bizikletak: remojo, baño de espuma, suabizante... Sekadora falta!!!!


Gero, formal formal, danok etxea, deshidratata eta  goziaz, baiñe ondo pasata. Beti ezta egurrin ibiltxeko zazoi!!!

Hamen lagakotzuet gaurko etapan perfille eta mapak.



Bueno, gaurkoz naiko da. Domenkan 8:30etan ikusiko gaz.

jueves, 5 de septiembre de 2013

Gure Blogga

Bueno, ba denporan eon gaz komentaten blogg bat enbikogendunela gure salidak eta bonberadak ipintxeko. Eta amentxe gaz, auxe da lehenengoko intentu eta ikusikou noa allaten gazen.

                                                                                                                                                                  Hau aproba bat danetik, ba eskertzeko ixango zan danok ideak emoti, hasiera baten, bloggan itxuri obetzeko, eta gero, haurrea juten bada asuntu, zarrerak eta argazkixak bixaltzen, komentaxuk... Zeuek nahai dozuena.
Eta zetako Blogg bat? Ba gexen bat denpori pasateko, ze denpora libre asko dakau eta zeozer enbikou ez aspertzeko, ez? Ba hamen kolgageinke gure salidetako kronikak, argazkixak, perfilak...Batxe, nonoa juteko asmoik badakau, ba trakak, perfilak, mapak....  Eta afaxak etxen barou, ba fetxak, nun ixango dan, komentaxuk, etc

Hau argazkixe, 2008 ko irailan Bardenetan egindako salida batena da. Bueno, gaurkoz naiko da. Domenkan 8:30etan ikusiko gaz.