Denpori Ondarrun

jueves, 14 de junio de 2018

ZUGARRAMURDIN AHUNTZAK 2018

Aurtengo udabarriko Ahuntzan mendiko txangu Baztaneko ertzeta ixan da, Nafarruko eta Lapurdiko mugak eta lurrak arakatu eta zapaltzea. Zugarramurdiko lurrin baine Dantxarineatik urrin dan nekazal-etxe eleganti topa ban Mariñelak, Ekain-Xokoa ixeneku, ikusgarrixe eta erosu. Mariñela famau! Bertatik hasi ta amaitu diz mendi-martxa bixak eta han ixan di bi afari pantagrueliko eta loaldi … (batzuntzako motzak, beste askok nekiaz umik moure lo ta lo).

IMG-20180608-WA0059
Baixakun Ondarrutik aurretik urten ben ahal benak, etxeko enkargauaz giatu eta instrukziñoik hartzeko. Eurak erun ben jateko eta erateko geixenak, bestik aila zineako dana prest eoteko. Arratsaldin ailaten jun zin bestiok eta ti-ta baten oiak partiute eta afaixe listo euazen. Oilasku eta postrik janda gero mus, billar edo “birring” denpora-pasak aukeratzi euki gendun.

IMG-20180608-WA0080IMG-20180608-WA0083
Zapatun egualdi onaz esnatu ginan, armoza ta segidun etxetik pistan behera Zugarramurdire urreatu eta iparralderutz eskumata, pistetatik gora behera batzuk Ainhoa herrixe topa arte.

IMG-20180609-WA0005IMG-20180609-WA0003

Politxe Ainhoa herrixe, etxe koketuk danak eta arkitektura eleanti. Aurten be ezkontzi gerta bir, eta inbitauk be eleante eongo zin baine inbitadakin fija ginan gu, batez be praka motzadune eta soineko gorridune. Ainhoatik urten eta gorutz hasi zan “kalbaixo” bidi, Mutrikun moure errebuelta bakotxin kurutze bat, bost km.tako goruzku harritxirri pista batetik, eztabaida gogorraz lagundute, zein euan ederraua diskutiuten.

IMG-20180609-WA0067IMG-20180609-WA0069

Col des Trois Croix (hiru kurutzan lepu) parajin amaitu zan pisti, jan lelengo platanu ta Atxulegi ixeneko mendi inguruta jo gendun, han ein gendun lelengo arraskarak ote gogor artin bide estutan zir. Egune gerua iluna ixun eta hurrengo goruzkun sartu gazkun lainu zarratu, justo aurreko lagune ikusten juteko modun hurrengo tarte handixin, Parajik ikusgarrixak dizela ziur, eta Retok nun ibiltxen dizen ehiztaixak, nun kontrabandistak eta zeintzuk zin gerra zibileko iheslaixen bidik, baine bera falta eta. Bide estu teknikutatik itsu-itsun eta ixilik mendi-bikero espiritu gordinena bixi ixan gendun Gorospil lepure arte.

IMG-20180609-WA0024

Kruza gendun mendigoizalik be flipata lagaten genduzen, ez dakit handik zir gu ikustiatxik edo hamazortzi ziklista ginalako. Hamen Lapurdi laga ta barriro Nafarruko lurreta, bidezidorrak, pistak eta asfalto pixkat zapaldute Otsondoko merenderure aila ginan gurmatan ondiokan. Bildurrezku emoten ban ingurun potuk uraz bete eta hegoalderutz ostabe, laster hasi zan bigarren aldatz gogorra, harri pistetatik gora ta gora harrixak eskiba ezinde eta infarteiro aldatz batzuk tartin Bearreztegi tontor parea arte. Batzuk tontorra be zapaldu ben eta argazki batzuk ata bestiok zeozer jaten gendun bitxartin.

IMG-20180609-WA0071IMG-20180609-WA0073

Aurreraua Atxuelako lepun GR11 markatako bidi hartu gendun, Eskisaroi lepun kamiñu kruza eta gorutz ostabe, zati bat okerreta be bai, alperrik basaz eta kakaz betetako putzu bat birritxan zapaldu bir! Eta eguneko ate bakarra gainea! GPSiai zuzen segi eitxi be ez da beti erreza ta. GR11 laga eta Zugarramurdirutz iparrerutz hartu gendunin hasi zan bideik eskasena, bustine lurrin, putzuk eta errekatxuk mordu eta harri handi lisuk era okerrin ipinitxe geuri mine eitxeko asmuaz modun. Izei baso baten Zugarramurdirutz hartu douen bajadi be ez da gozu ixan, lelengo arbola jausi eta harri tartitan oinez kontuz eta gero porlanin beruzko berikala. Sekule ikusi baiku be gerta gazku: hartu daben beruaz frenun disku apurtu eta radixutan sartu gako J Martijai, ikusi disku argazkixan .

IMG-20180609-WA0021IMG-20180609-WA0030

Disku kentzen gebizela lelengoko zaparrari hasi gazkun. Non gorde ez eta eutsi ein bir. Zugarramurdi pasa ta etxea jun aurretik Dantxarinea bizikletak garbitzea juti okurriu gazkun , jun etorrixin hartu gendun kalentoi eta meladi (dilubixu goitik bera, lengu baino handixaua) unibersalak ixan zin.

IMG-20180609-WA0028


Gure poz eta pena guztik laster ahaztu zin Ekain-Xokoan dutxak, traguk eta jatekuk zain geukauen eta. Asador espektakularrai be laster ein gentzan ataki: Josek egurrak eta suak biztu zitxun parrilan eta afari-meixenda mundiala ein gendun danok mai baten batute.

IMG-20180609-WA0155IMG-20180609-WA0156

Bueno, danok ez, Unai EMPOTRATA sentiutezan eta alboko maire eskapa ban. Ixe hogei kilo txuleta desagertu zin ti-ta baten. Eta ensaladak eta postrik be ez zin atzin giatu. Beronia Gran Reserva be ibili zan dantzan, mai alde batetik bestea alkarrei kentzen, bizitza motza euki ban kotxauak.

IMG-20180609-WA0161IMG-20180609-WA0160
Domekan kosta zan gorputzak esnatzi, lelengo metrutan hanketan toneladak sentiuten zin.  Zugarramurditik Sararutz hasi zan bidi, berotzeko ondo etorri zin pista batzuk lelengo eta aspaldixan zapaldutako bidezidorrik politena gero, baso zarratun aretxak eta erreka txiki artin, “VentanAnton”en gainetik Sarako kobeta arte.IMG-20180610-WA0060

Patxin frenuk konpontzen ibili ta gero kamiñutik zati bat eta golpin eskumata mendire basatzan gora. Atzoko eurixak bidik bustitxe, ez zan erreza aldatzai aurre etxi. Aurreraua ataju hartzi ero pentsa dabe “jefedefilas”ak eta Track orijinala karretera eta Lizuniaga ixun arren, nahitxe ero konfundiute eztai,  hartu gendun okerreko bidi espeltakularra ixan zan, bizikletak tatarrrez seirehun bat metro demaseko aldatzingora oinak basan planta ezinde, Frantziko mugi eitxen daben marratik hain zuzen be

 IMG-20180610-WA0041IMG-20180610-WA0102


.Alkarrei pare bat bidar errixeti bota eta popatik hartzea bixaldu ta gero halako baten bide ziklable bat agertu gazkun eta beruzko baten ostin pista bat hartu, goruzko-beruzko batzuk, mendizale batzuk kruza eta tzi-tza baten Etxalargo pasun agertu ginan.

IMG-20180610-WA0096IMG-20180610-WA0101

Tabernan demaseko giru euan euskitxan, ur potuk eta estomaguk bete eta terrazan be eon ginan pixkat jarritxe. Danontzako aulkirik ez, Jon altza zan momento baten eta bueltan Patxi topa ban jarritze eta esplikaziñoik eskatu tzanin eguneko leziñoi hartu ban: “Haber estudiau”. Kosta zan altzati baine jun ein bi zan, beraz kamiñu kruza ta gora barriro usozalin bidetatik, palomera modernuk eta klasikun albutik, aretx, pago eta izei baso elegantetatik. Goitik Larrun mendixe, Lapurdiko kosti eta Landak be ikusten zin egualdi argixai ezker.

IMG-20180610-WA0149IMG-20180610-WA0154

Pista batzuk gora ta behera bisperako harri okerren bidea ailaten ga ostabe. “Martirio bertsio bigarren”. Baine Zugarramurdire baja biarrenin, Urdaxerutz gero, barriro bidezidor teknikutatik eta azken bajada fuerte batetik. Urdax herri politxe, turistaz beteta, hamen be koban albutik pasa ginan eta gure etxeko bidin bitxartin euan porlanezko azkan aldatza geukauen indar apurrak akabateko balixo ixan ban. Potx einde baine gitxienez sikuk aila ginan etxea.
Dutxak eta gauzak jaso bixkor, kotxik karga eta Dantxarinean bazkai eder bateaz amaitxu gendun aurtengo eskursiñoi, gu baino hobeto bixi dana putasemi!

IMG-20180610-WA0118IMG-20180610-WA0119


Textoa: Mikel

Argazkixak: Ahuntzak

Maketazioa: Jota

martes, 12 de junio de 2018

sábado, 6 de enero de 2018

Kakatzan 2017. Pepen bideu

Gabonetan Ondarrun egon dan Pepe galleguk, egindako bideu, beste ikuspunto bat emotezku. Beorren youtubeko kanaleko kometaxu ipinikotzuet euskeraz traduziute:

"Ze obeto zelebra gabonzar egune mendire urteten bizikletakin eta bazas beteta amaitzi!!!!!Oxe da asuntu, disfrutati bizikletakin, mendixaz, lagunakin.... eta baziaz!!!! Bazas beteta ez zana alla, ez zan jun Kakatzan 2017re"



Pepe, el gallego, que ha estado entre nosotros en Navidades,  nos da otro punto de vista de la edición de este año. Copio el texto que ha publicado en su canal de youtube y lo traduzco:

"Que mejor manera de celebrar el fin de año que saliendo al monte con nuestras bicis a ponernos perdiodos de barro!!!!! De eso se trata, de disfrutar de la bici, del monte, de los amigos... y del barro. El que no llego lleno de barro, no estuvo en la Kakatzan 2017."




Texto: Jota (eta Pepen kanaletik tradukziñoi eginda)
Bideo: Pepe

martes, 2 de enero de 2018

Ahuntzak: Kakatzan 2017

Ongo urteko Kakatzaneko bideu : baten bat ez badau urten, urrengun geldixaua jun eta neuaz batea!!!!!!!


Textoa: Jota
Bideoa:Jota