Denpori Ondarrun

miércoles, 22 de junio de 2016

ZUBIRIKO ESKURSIÑOI (Zapatu)

 

Ixes hasitxako tradiziñoiai jarraitxute, aurten be Nafarrure jun ga bi eguneako maunten-baik buelta ezberdinak eitxea. Gerua ta atraktibua guz ze oingun hamairu lagun batu ga. Baten andrik esan ban moure anormal guztik Ondarrutik eskapata herrixe lasai-lasai laga dou. Eta Nafarru dardaraka!

Zubiriko “Rio Arga” albergin hartu douz gelak, ixe dana geutzako. Aila gazenin momentu tensuk bixi ixan douz zein zeineaz lo etxen daben erabakitxeko sasoin: “zuk zurrustadak eitxe zu”, “zuk geixa”, “ohirik txikixena neutzako?” eta beko gelan euazen italianakin be beste era bateko tensiñoi be sentiu de… (bona sera, tropo testosterona).

Zapatu goxin egualdi dexentiaz esnatu ga. Armozu mundiala albergin komedorin, garajetik makinak ata ta prepara eta derrigorrezko argazkixe etxe eleante baten aurrin.

Adi mendire guazen. Hasieran aldapa tendido bat pistetatik, luzi baine arazo baik. Zemat goraua egualdi eskasaua, hotza, euri tantak, haxi… uda ailaten ez geuazen ba?   

Jantzi zirak, estutu haginak eta gorutz, gero eta bide gogorraua, harrixak, basi, halako baten ailaten ga ADI mendixan bista, 1457 metroko tontorra, ostia aldapi! Oinez be justun.

 

13 lantzoi konjelata baine selfixe ataten barre batzuk ein ta berutz ataju bilatzea ze traka jarraitxu eskeo bertan hilde geatuko ga.

Kanpoatrabes batzuk ein da gero topa dou ostabe bidi, beruzko joeriaz baine tramo tekniko askoaz

Segi bidin aurrea pedalkadak konplikaten, kare harri gogorrak eta buztin bustixe danin. 

Gernikan pintadi arboletan bilatzea jun ga eta bertan, parabariar, monunak pixkat ein dou. Segi bidin aurrea pedalkadak konplikaten, kare harri gogorrak eta buztin bustixe danin. 

Gorputzak ezin berotute une baten euskixe topa dou eta bertan para ga jatea. Trainerin paiasadi ein dou, faltaria mas, eta etorri ez dizen ahuntzakin be akorda ga

 

Segi berutz, okerrak bidik txo! “Hamendik ezta! Buelta, hamen marki” eta eguneko bajadi hasten da: “Zeinek esazta niri hona etorteko?” Beruzko oso arriskutsu, danok jausi ga behin gitxienez, txirristari, harrixak, arbolak bide erdixan… “Hau noiz ostixa amaitzen da?” Ixe dana oinez baja bir. Azkanin topa dou bide normal bat eta bueltako bidi paraje ederretatik, arratsaldeko ordutan

IMG-20160618-WA0087IMG-20160618-WA0092IMG-20160618-WA0097

 

Gasolineran mangeriaz lokatzak zeozelan kendute albergea dutxa ederra hartu eta labadori ipintxea.
Meixendi be pantagrueliku ein dou baine afaltzeko gogoik ez dozku kendu. Baserri tabernan tragu hartu, Osasunan gola ikusi, ambientiaz goza eta herrixan beste punta arte afaltzea. Gau Txorin ederto afaldu, ta hamentxe be Ondarruko jenti ezautzen daben kamareru topa bir. Barriro Baserrire jun ga, kontzertu patxangeru euala ta, erromes batzuk eta pertsonaje batzuk dantzan ikusi, gitxiatxik ez di nahasta bertan geure arteko beste pertsonajik.


IMG-20160618-WA0038IMG-20160619-WA0086

Textua: Mikel

Maketazioa: J.J.

No hay comentarios:

Publicar un comentario