Denpori Ondarrun

lunes, 7 de junio de 2021

Lekunberri 2021 Ahuntzak.

Urte bateko etena ta gero barriro Auntzan oitxura onak berreskuratu dou eta jun ga kuadrila eder bat Nafarrure geure hankak eta nafarren bakik apurtzea. Ondo antolatu douz kontu geixenak, suministrun arduri ondo banatute eta urten orduko danok Covid test antigeniku einde. Testak danak negatibo, jatekuk eta eratekuk positibo excesibo, geure arteko giru moure.

IMG_6086IMG_6087

Oin urte biko etxe bardinin eon ga, tokixe hobetzen gatxa euan eta. Barriro esku zabalik eta maixe beteta hartu gatxue. Holako banketeik!

Zapaturako JuankarLok wikilokea altzatako bide bat jarraitu dou, famau mutile, ez dakit berak zelan erungo ban, guk bidik oso lokaztute topa douz aurreko egunetako eurixen erruz, eta horrek gure martxi asko gogortu dau. Eta eskerrak oin aste beteko egualdi prebisiñoik bete ez dizen, Naforroako bidin eizku pixkat baine mendixan ez dozku euririk ein eta gatxerdi. Baine lokatzana aurreikusten erreza euan Iturburu etxe azpitxik etorren uran indarra ikusitxe.


IMG_6104

Zapatu:

Geure betiko ordun, goxeko beatzixetan, umedade eta freskura ederraz, hasi ga autobide azpitxik gora, Basakaitz inguruta gora, Leitzarutz pasateko Lekunberri gaineko pagadixetatik, hasierako porlanin errez baine gorauako bidezidorretan konplika gazku abantzi, erdi bizikletan erdi oinez, eta geu geixa nastateko, trakak ez geunkanez ondo koordinata, “hamendik ez da, nastata zaze!”geure artin ibili douen eztabaidik inguruko buitrik be uxatu eitxuz. Baine zibilizauk eta zentzunekuk gaz eta akordure eta bide zuzenea alda batea aila ga azkanin.

2021_0605_141702_001

Maloko Itxurrixan tragu hartu eta Huiziko porturutz dun bajadi hartu dou pagadi ederretan zir. Oso bide eleganti baine kontuz ibiltxeku. Huizi gaineko kamiñu kruzata Leitzarutz ixun bidik ondiokan arrisku geixa euki dau, ixan di txirristara eta musada batzuk. Txarrena Aitor patateruk euki dabena, sorbaldako minaz jodiute giatu re ta. Eguneku amaitxu dau baine domekan ezin jarraitxu. Azkanengo tramuk, Juankarlon kronikan “todo ciclable pero tecnica”, oin urte bi Aralarretik baja gendune akorda ereizku, harek aldatzak bakarrik orkatzak ahal dabe baja jausi baik.

Leitza ailaten leitzar guztik flipa ein dabe basaz betetako 13 bizikletero ikusten. Bertako plazan, tradiziñoi jarraitzeko tabernan tragu ta papeu ein dou lasai-lasai giro epeletan. Oingun ez ebilen berderune han zir, peni. Atzin geunkan kartelai jamon ein (Alde hemendik!) eta hartu douz bizikletak ostabe, kosta da hankak martxan ipintxi baine asfaltun gora zin kilometro batzuk eta trakziñoi fallaten ez banez ritmo onin jun ga gorutz.

DSC04254

Pistak laga eta basun barrun bide basatsu eta harritsutatik hurrengo tontorrea ailateko barriro sufriu ein bir ixan dou. Ganaru batzukin be eduki dou geure arazuk ze euren zelaixe inbadiu rou eta betozkuaz biatuzkue. Zelaitxik rodeu emon eta ateso. Gora aila eta harritxirri pista bat topa dou, zirak jantzi eta berutz, minuto bixin barriro karreteran geuazen Basakabi tabernin albun, Ezkurra gainan. Han porlanezko pista bat hasten zan Leitza gaineko haxerrotetako kresta altzateko. Luze ein gazku hau, gainea tontorrea ailaten geuazela uste gendunin beste beruzko eta goruzko bat ikusten gendun behin ta barriro. Biarreko egun luze baten besteko desesperanti.

2021_0605_155147_001

Halako baten errotak laga eta beste pista batetik lengo Maloko itxurrire aila ga ostabe eta lengo pagadiko bajadatik hasi berutz, baine kilometro bire ezkerreta desbia ga barriro Lekunberrire jausteko.

Trakak azken aldatz bat erakusten ban ostabe Basakaitz aldea, lau magnifikuk jun di gorutz, beste mortalak ezin gendun eta lenako trenan bidi “Via-verde”tik jun ga etxerutz. Honek be ba eukan tranpi ze tunel bat obran da eta itxitxe eoneran desbiuk mortirolo bat altzatea erun gatxu. Magnifikuk arpeixan irribarriaz aila di, bike-parkeko bajadi topa eta primeran pasa ei dabe.

Garbitxu astuk, dutxa eta jan-edanai be indarraz emotzau. Ederto afaldu ta gero ein dou herritxik buelta txiki bat kresal haxe pixkat lagateko eta “klin-klin”bat hartzeko.

91f94ad5-ca3c-48c3-8431-38a984eabeea

Domeki:

Bisperan hartu gendun palizi ikusitxe trankilaua ibiltxi erabaki gendun. Bi tramo diferente einde: lelengo Iribas ingurun dan Larraun errekin iturburu ikustea juti bañe Albiasu herrire junde lelengo eta Baraibarretik pasata. Eta bigarrena zapatun gure taldeko lau indartsuenak deskubriu ben bike-parka bajati.

14e2b36f-d6bb-4dcd-93d3-73c8b85a8d3e

Barriro euki dou ganarukin arazuk, Albiasutik urten ta segidun txalak, ixkuk eta behi talde handi bat topa dou bidin eta ostabe bidetik urtenda albuko zelaitik jun bir ixan ga. Baraibarren kuadrila bat zaldi gañin ikusi dou, geure modun eskursiñoin, eurakin monturi aldatzekotan eon ga, ez dou lortu. Iribas herritik pisti hartu Larraun errekan albutik gorutz eta segidun geuazen helburun. Errekin jaixotzi politxe euan, uran indarra ikusgarri eta entzungarri.

B80FBC49-F7A0-4E0C-BCC2-88F2408DAF67IMG_6129

Argazkixak ata eta bueltan trakak sartu gaitxu berutz erreka ondoko bidezidor batzutan eta Iribaseako itzulixe holaik elegantia gerta da. Lekunberrire bidetik ti-ta baten eta bike-parkerutz hartu dou, baine hau bajateko lelengo altza ein bir de eta ez da erreza gerta. Hanketako karamelu ixe gastata sufriu ein dou ongun “Hirumuga Bike-park” hasiera punture ailaten. Kaskun kamari lotute balientiena aurretik bixaldu dou ata atzetik bestiok ilaran han jun ga. Geixena oso bustixe eta biune euan arren oso dibertidu eritxi gazta, hau sikotan la bonba ixango da.

IMG_6132

Sekule baino goxaua aila ga geure basea eta bizikletetatik basi soltati asko kosta dan arren, estutasunik baik bazkaixe ganoraz eitxeko eta dana sasoz jasoteko denbori emozku.

Beste buelta eder bat kurrikulumeako! Gora Ahuntzak!

 

Textoa: Mikel

Argazkiak eta Maketazioa By Jota

jueves, 2 de enero de 2020

Ahuntzak: Kakatzan 2019

Urtero lez Kakatzan parte artu gendun, ongo urtin gainera geuk preparatako trackaz. Naiz eta kamaran bateixiaz araso batzuk euki,  bertatik urteban bideu hauxe da.



Datorren urtin, gexa!!!

lunes, 9 de diciembre de 2019

domingo, 30 de junio de 2019

Ahuntzak : Dinamartxi 2019

Hamen gure Dinamartxi 2019 ko bideu. Ia ez douen kopryrighteko arazoik eukitxen musikiaz!!!!
Auminyulinblu!!!!!!!!



Bideoa: Jota

miércoles, 12 de junio de 2019

AHUNTZAK LEKUNBERRIN 2019


Aurtengo udabarriko Ahuntzan txangu Lekunberrin kanpo-basi hartute ixan da, Mariñelak etxe elegantik bilatzeko kapazidadin frogi emozku ostabe eta primeran egon ga “Iturburu” etxin: komodu, politxe, toki onin eta prezixo hobin.


Hamalau lagun batu ginan baixako atsaldin, lau kotxetan sartu biberik, bizikletak eta motxilak eta tzi-tza baten han geuazen. Konplikauena Kalbaixu pasati ixan zan, Sasiola aurrin traktora paetan kontra apurtute topa gendun eta karabanatxu sortu ban.
Iturburukuk demaseko detalli euki ben aila ta segidun: mahai gainin zain geuzkazen baserriko ogixe, txoixu, saltxitxoi, intxaurrak eta gaztai, guk ipini gendun konplementuk: aldin erundako eraixak, gosi eta egarrixe. Honek hirurak potente ixan douz hiru egunetan.

Bizikletan artistak ixatez gain, sukaldin be demaseko figurak dakauz ekipun, erun genduzen baserriko oilaskuk Mitxelineko bost izarrak merezi ben.
Oherakun debate gogorra euki gendun: bizikletak kanpun laga edo barrun sartu. Beroniak eta Estrella Galiciak odolak berotute euken eta ixe enredu be ein gendun. Bake-bakin ein ben lo futbolinan albun azkanin.


Zapatu goxin primeran armoza ta gero, janariz karga gendun motxila txikixak lepure eta RafaLVk altzatako trakai (Aralar GR12) jarraitzea urten gendun.

 Sarritxan moure bide hasieri bilatzi kosta gazkun, teknologixiaz arazo batzuk be badakauz eta. Bir baino kilometro geixa einde halako baten topa gendun goruzku non hasten zan, Iribasko herrixe pasata, pista batetik lenengo, nahastosua gero bidezidor estutatik eta basatzetatik, kaminure urten arte. 
GR bidi pista baten gora sartu zan, gero pagadixetan gora basatza eta harri bidetatik konplika zana, baine goraua zelai zabaletan eta harri-txirri pistetan segi ein bana, 8 km gorutz etenik baik Aralarko kanpa ederreta aila arte. Zaldixak, ganaruk, eguzki-lorik, inguruko mendixak… bistintzako bankete totala! Beste txirrindulari asko ikusi gendun aurretik eta kontran. Zelebriena emakume txiki totola bat bizi eletrikuaz bera bakarrik. Gu baino balientiaua zan ha!


Gure rutian lelengo buklin goiko kruzin be nasta ginan metro batzuk berutz, gero gorutz errekupera bir, baine Aterpetxin aurreko iturrixe laster topa gendun eta bokati janda Lareoko urtegi albure ixun eguneko bajada luze txulu disfruta gendun umik baino geixa. Berutz gixuzela momentu baten nire burutik idea bildurgarri bat pasa zan: “Hau dana berutz ein ezkeo… gero altza ein bikou!” Bai portzierto! Bajaten amaitxu ta segidun bedarretatik eta arbola tarteko bidezidor gogor batetik pasiada ederra emon bir ixan gendun gorutz, pisti topa arte.

 Hau ya ziklabli zan, baine Santa Barbaran azpiko gonin barrena baino luziaua. Eternu ein gazkun: gora biatu eta han apartin pisti gorutz ikusten gendun. “Hara jun biga?”. “Zetako?, Inor ez baakau zain!”. Gora ta gora, jo ta jo, berba eitxeko baino kantsaua, eskerrak halako baten bide bastarrin gelditu eta beste jatordu bat ein gendule indarrak barriztatzeko. Tripak beteta eta barre batzuk einde hobeto aila ginan barriro aterpetxeko iturrire. Egarrixe ibili gendun eta hirugarren potu be gustoa bete gendun danok.


Hamendik aurrea berutz ixango da, ez?” Durduk! Bixamunan eoteko zan oinezko martxin marken ingurutan beti baine gora ta bera, bidezidorrak, pistak, urten pistatik eta pagadixetan bera ta gora, oinez beste pixkat, pista ostabe… Errepidea urten gendun arte, eta hor hasi zin hiru-lau kilometro “falso llano kabroi” San Miguel ermita arte. 

Ermitako inguruk basaz bete gendun, tragu artu, argazkixe ata eta eguneko debati: trakai jarraitu (hasieran harrixe baino besteik ez zan ikusten) edo errepidetik lasai-lasai etxea. Ahuntzak beti brankaz! Sartu ginan mendi-bidin baine lautik bat oinez bajateku gerta zan, oso harritsu, adarrak, zuluk, saltuk… disfrutateko tarte gitxi eta mine hartzeko bildurraz. Hain zuzen be Mariñelak hartu ban saietsetan osti txiki bat. Baine famauk eta burugogorrak gaz (bera batez be) eta aila ginan osoik Lekunberrire arratsaldeko 6.30etan. Potx einde baine pozik.
Afariko bildotsak neke ta min guztik baretu zitxun.



 Batzuk katxarro bat hartzea be baja zin herrire. Beste batzuk bizikletak zaintzen “guardixan” giatu ginan. Katxarrutatik aparte ibuprofenuk eta antzekuk be ibili zin gure artin. Angelek berak be premini euki ban, Leitza arte bidegorritik eindako jun-etorrixak bolak karga tzan eta.
Domeka goxin Juanmanu batu gazkun mendiko goguaz. Bisperako paliziaz eta minakin baten batek huts eingo balakun eon ginan, baine keba! Danok buru altzata eta morala goixan bigarren rutiai pozik ataka gentzan.

Gorriti eta Huitzi inguruta ixun ruta elegante bat gerta zan hau, geuk hamen eitxen douen estiloku baine pagadixetan zir geixena. Parajik ikusgarrixak, bidin tramo tekniko batzuk be bai, basa putzu batzuk, goruzko eta bajada motxak zapatukukin konparata, baine dibertidu. 


Barregarrixena Txurdik ein ban mutzadi basa putzu baten: lelen ixun, argi gitxiko inguru zan eta ez ban hain sakona emoten. Jositxe giatu gakon bizikleti eta “Guarda abajo”, eskumako hanki ta besu lokaztute egun guztirako. Bizikleti erreskatati be kosta gakon “Arenas movedizas” antzeko putzu zikin haretik.

 Egune osotzeko berai gerta bir eguneko aberixi be: etxeako kilometro bat faltan erruberik demaseko rebentoi. Beran albun ixuzenak eta bertako herrikuk be kriston sustu hartu ben.
Egune kanpineko jatetxin menu bateaz amaitu gendun, anbiente onin eta hurrengo urteako planak eitxen. Jun preparaten!

Textoa: Mikel
Maketazioa: Jota
Argazkixak:Ahuntzak

martes, 11 de junio de 2019