Denpori Ondarrun

viernes, 27 de diciembre de 2013

Aldabe Xtreme 27/12/2013

Atzo urtengendu gabonetako zikin guztik erretea, eguraldi eskasa euan, baiñe alan eta guztiz be urtengendun eta buelta politxe urtenban. Gaurkoako pentza gendun be beste salida bat etxi, ya ke eguraldixe obia euan emonda. Kantabrikon batu giñan goixeko 9etan , Reto, David, Txurdi eta ni, lehenengo kafe bat artzeko ( bai, gerua da mariloiak guz, bañe oporretan gaz). Gaurko buelti suabi etxi pentsagendun, baiñe, gaur Txurdi gerrero etorri zan, eta Polonin erositxako GPS estrenateko gogu eukanetik, ba berak ipiñiban buelti. Kalogero fabrikako bidetin altsa giñan, zementozko pista batetik, kriston desnibelaz, miñe be atseko piñoitxan enpatxata, gabonetako gintonikak porutatik sifoi modure urteten!!! Eta goiko baserrire alla ta, ete, bidi amatxu. Galdetu gendun baserrixan eta zelaik batetik gora bixalduzkun  (lehengo aldatza txikixe zan: hau gogorraua). En fin, artugendun alturi, eta kresteaten Kostola mendire alla giñan, kriston axiaz. Han, Txurdin GPSik poloniko mapakin ero hasi zan nastaten, euran puesture jungiñan, eta kriston bistak eta ikusi:

Bertan, zeozer jan gendun eta Patxiai gorantxixak bixaldu gentzan:
 Gero, bertatik, perretxikerun pista batetik ibili giñan, eta bertatik, tontorramendiko bidea. Eta han hasi zan Txurdin GPSik del todo deskontrolaten: handik bidi zahar bat dala eztala, atzanin bidi amatxu eta salbese kien pueda!!!! Fuera pista, bizikleti lepun artute, larra tartin!!!
Kriston duathloi ein gendun :50 metro bizikletan,  500 metro oñez, bizikleti lepun artute, larrak eta mendiko zikiñak eskibaten eta 800 metroko desnibela!!!GPSin jauiai arduri tamañu, argazkixak ata eta barre.
En fin, askanin Reto ipini zan gia, Santakutzea baja giñan eta bertatik gasolinera. Hamen gaurko bueltako perfille eta mapi.