Denpori Ondarrun

lunes, 8 de noviembre de 2021

Ahuntzak: Martija BTT martxa- Gazteiz 2021

 

ANTEZEDENTIK







GASTEIZ MARTIJA 5. 2021/11/6



Lau urteko hutsunan ostin Tato patateruk antolatuzku aurten be Euskadiko kapitxalan inguruko mendi-bizikleta martxi. Otubre guzti egueldi onaz ibilitxe optimista gebizen danok pasan astelenearte, gero bota daben zaparrada guztikin amu ezpanin euki dou apuntata geuazenok. Euskalmet, eltiempo, meteored, aemet, Antiuko Amabirjini eta Gorbeako artzaine hogei bidar konsulta dou gitxienez, baine azkanin asteko euri bako egun bakarra gerta gazku, zelako potrosuk gaz!

Aurreikusten gendun hotzak dizela ta eskimalak baino hobeto jantzitxe jun ga goxin goxa Arabako lautada. Bazkaldu bi gendun taberna aurrin han topa dou Joseba geure zain nerbixuk geixa einde, antolakuntziatxik eta eurixan bildurrak ereinde edo, komunetik hiru bidar pasata. 


Bizikletak deskarga, kaskuk, botak eta guantik jantzi, eta Siberia-Gasteizko lau graduai aurre einde urten dou hamar lagunak oin bost urteko bidetatik, bidegorrixak, pistak eta bidezidor lauetatik Mendozako jauregire arte, handik laster bide tekniko harritsu batetik gorutz hasteko.



 Josebak abisazku harri zorrotzak eta erruberak jodiutekuk dizela eta ONDO TRAZATEKO eskatuzku. ONDO TRAZA EH! Aldatz gogorrik baik, baine beti gorutz, luze jun de Pikatxo ixeneko tontorrea arteko bidi. Han jan dou lelengoko barritak eta platanuk, eta han ata dou lelengo argazkixak. 


Hortik krestea ein bi zan zati bat hurrengo bajadi hartzea juteko, eta hor gerta gako Josebai berai eguneko inzidenti: EZ DAU ONDO TRAZA eta trogloditan aixkori baino zorrotzaua zan harri bat zapaldu dau. Zortzi zentimetroko ebaixe eitza atzeko kubiertiai, justo bertan egunin estrenataku. MacGiver papera hartute kamari sartu tzau, kubiertan barrutik eta kanputik gomak ipini, bridakin lotu eta zeozelan segi eitxeko modun giatu de.

Eskolunbeako bajada eta buelta harritsu ebitati erabaki dau arriskuk gitxitzeko. Aitor anaixi eta Unai beraz solidariza di eta gustoa lagundutze atajaten. Alkartasune edo alpertasune, ez dakit ze ixan dan geixa.

Beste zazpirok bajada bertijinoso batetik Eskolunbeko elixa eleganti topa dou, atzin kaskada politxak eukana eta aurrin gorritxutako arbola elegantik. Baine bajatako guzti barriro altza bir zan, eta ordure arte komodo jun nazena oin atzetik martxi eusten estu. Hotzak desagertu gazta Ganaltoko gurutzea aila gazenin.


Baine bigarren argazkirako ostabe ipar haxin eragine suma dou eta berutz lantza ga abixadan, len altzatako bidi topa arte, hamen geldixa eta ateso segi en dou kubiertak zaindu naixan. Gasteizko Aitorrek esazku oso ONDO TRAZA douela, ze ez dou ixe apurtu eta hori “bajada rompe-bizis” dala gasteiztarrentzako. Mendozan topa douz hiru atajeruk eta etxerutz. Buelti be ez da gozu ixan, kontrako haxe hotzak Flandesko klasika baten itxuri emotza azkan kilometruei.

Gasteizen klasiku da be bai da kiroldegiko dutxa beru (piszinako denboraik ez dozku emon) eta Manaos tabernako menu abundanti. Gaur be ez ga argaldu, baine hartu douen satisfaziñoi…








Textoa: Mikel
Argazkiak: Ahuntzak
Maketazioa: Jota