Denpori Ondarrun
miércoles, 2 de julio de 2025
ERRATZU EKAINAK 20-22
Aurten Unaik eta Jonek Baztanen topa dabe etxe ederra, Erratzu herrixan Erronea ixeneku. Handixe albun ojaela ta kanpolo maixaz, ondo preparata.
Bost lagun aurretik jun ginan eta arratsaldeako Eroskin lau karrokada erositxe eta etxea erunde geunkan. Gerua jun zin agertzen beste seirak. Unaik ekarrizkun bideko susedidoik onena: bidin datorrela atzetik abisuk emoten dazela konturatzen da eta bizikleta bat falta gakola portabizisen. Goiko barratik soltata eta erruberetatik tatarrez etorren JuanManun Scotta. Biatu zelan giatu gakon maneti
Eskerrak ekipoko medikuk botikine erun ban eta urjentziazko kuri eitzan.
Zapatu goxin Mantzeo agertu gazkun moralez eta indarrez gainezka. Angelen agurrin eta gure bueltan parte hartu nahi bala ta. Eta taldea batu zan.
Ze pentsata geunkan Amaiur gaztelun albutik pasaten ginala aprobetxati bertan eiteko gure lagunan agur-omenaldixe. Hamendik aurrea Nafarruko erreinun azkan independentzia ikurre dan tokixan egongo diz Angelen errautsan zati bat.
Gero mendi bidetatik Otsondoko gainea altza ginan, lelengoko izerdixak botata, lorentzok fuerte jo gaitxun hamen. Hamen trackak engaina ein nitxun ni, ez dakit txarto eualako, ostirik ikusten ez dotelako edo bidik aldatute dazelako. Gauzi de hainbeste alperriko kilometro ein gendunela azkanin errepidez Urdaxea bajateko. Hor gure kamionero mutrikuarrak hartu ban lemi baine neure gpsi baina nahaste geixa sortu ban azkanin.
Dantxarinea eta Zugarramurditik atzea aurrea ibilitxe bertako kaxero batei galdetzen amaitxu gendu. Berak bixaldu gintxun bide oso politx bateti barriro Urdaxea. Santixa bidin zati bat da hau, biatu zelako arbola txulu euan bertan:
Urdaxetik Otsondo barriro altzaten amaitu gendun eta bateixa batzuk hutsik aila ginan etxea. Barregarri eta negargarri aldabatea. Ikusi ze urtezkun:
Neberak beteta eta giro ederra euanez sufrimendu guztik laster ahaztu genduzen, batez be Josek mahaire txuletak ekarrizkunin
Janak, eranak eta kartetan eramanak emotzen egunai amaieri
Domekan batzuk dudak agertu ben barriro urteteko, ajik eta bixamunak.Baine gixonan modun barriro danok martxan bisperan baino giro freskuauaz.
pista zabaletatik eta lainupin goruzko luze batei aurrea ein gentzan
Baine tontorreko bistak merezi ben. Gorramendi tontorrin base militar baten arrastuk, ardixak eta argazkilari bat topa gendun.
Berak atazkun taldeko foto
politxe Gorramendi eta inguruk
Albuko beste tontorra (Gorramakil) zapaldu ta gero etxeruzko buelta hartu gendun. Bajada luze eta entrenigarri batetik Erronea zuzenin aila ginan.
Ahuntzak Baztaneko erregik!
Textoa: Mikel
Argazkiak: Ahuntzak
Maketazioa: Jota
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)















No hay comentarios:
Publicar un comentario