Denpori Ondarrun
domingo, 14 de septiembre de 2014
sábado, 9 de agosto de 2014
Kriston tropiaz mendire (2014-08-09)
Gaur kristo tropi batu gaz BTTko buelta bat egiteko. Goixeko 9etan batu gaz Xirulan, eta betiko modure, batzuk falta, beste batzuk mantenimentoko biarrak atzanengoko momenturako lagaten…En fin, gaur olluk, trialetak, ahuntzak eta 8:30takuk batu gaz. Totalin 18 lagun, eta gero Joseina batuazku Urkixan, osea ke askanin 19 lagun mendixan ibiltxeko. Giro ona, martxi be bai. Lehenengo Urkixa, gero Asterrika eta bertatik Kalamendire. Bertan konturatu gaz, trialetak fisikamente gure aldin oso ondo dazela (danak argal argalak eta guk, ba batzuk kriston tripa zaharrakin, manillarreko potenzixak be mobiu enbir tripi bizikletan sartzeko jejeje). Bañe, teknikamente, asko ikasi bir dabe, gexen bat, ekerten daben bizikletak salbajik dizelako, doma baik, eta ez diz juten eurak nahai daben lekure. En fin, Kalamendin argazkixe ata, danok guapo guapo. Feuai ez gentzan laga posaten, horregaitik daz 18 (keba, baten bat atabiban argazkixe, eskerrik asko Jose)
Gero berutz jun giñan, trintxerako paretik. Bajada politxe, bide esto batetik eta bertan Juanmak ixe beiko trintxeran agertu zan ( Gipuzkun bizi dizenak, seguro de bida berezi bat enbikozue, ze eztai ze obseziñoi dakazue zulota salto etxen lepoz!!!!)
En fin, barre batzuk bota eta burle bixkat enlle gero segi engendun Milloirutz, eta tramo feuena pasagendun zementozko pistatik. Gero mendixan sartu giñan berriro, eta tramo polit eta ez ezagun batetik Urberuagarutz baja giñan. Juanmak berriro bere teknika nahai ixaban erakutzi, eta buelta kanpana bat emon ban triatletiei erakusteko zelan etxen dan . Gero, Larruskaineko bidi artute, bidetik 2 km egin eta desbio bat artugendun, eta errekatik batzuk eta beste batzuk zubitxik Labetxeko goiko bidea jun giñan. Berritxu atzeko menditxik pasa eta Cikautxoko zubitxik errege bidi artute, Ondarrure bueltatu giñan. Goxe politxe jaxan aurreko astebukaeriai itxura emoteko.
lunes, 28 de julio de 2014
Aralarreko buelti (gorutz tabano tartin eta “descenso vertical radical”)
Odu bete beranduago, Zaldibian geuazen kotxik aparkaten eta jantzitxe eta preparata hasi giñan, km 0tik aldapa gorutz.
Eta hasieratik, gogor, 1200 m. desnibela altzatu gendun. Kriston parajik, pisti, erromatarren bide zaharrak, bide zabalak eta estuk...
Pare bat perkanze eukigendun, eta baten Unaiek kriston sustu emozkun terraplen batetik jauzitxe. Ixe ez zan pasa, suerti demaza, eta abante berriro gorutz
Alturi artzen jungiñanin, eguraldixe obetzen hasi zan, lañun gañetik ibili giñan, eta zuhaitzik ez euanetik, kezpeik be ez. Beru eta humedadi demasa!!!!
Aldatz erdixan paradatxo bat egin gendun indarrak rekuperateko
Eta on bai, indarrak berrezkuratute, gora para baik, goiko refugixure halla arte, 1216 m. kotan. Bertan ure artu, eta kontarutu giñan, Reton atzeko frenuk apurtute euazela, eta orixu galtzebela (jaui be, ehhh marinero….)
En fin txapuzilla bat eingendun, neure super multiherramintxakin (lau kilo huarraz, bañe bakarra llabe tork eukana) eta benga bera, a disfrutar de la bajada. Hasieri naiku politxe ixan zan, arri tartetik, bidi arriri baik billatzen, paso batzutan bizikleti lepun artute…
Bañe, laster hasi zin problemak, tracka ez gendun segi, okerretako deziziñoik artugendun (dakixenai jamon ez etxearren) eta okerretako karkaban sartugiñan. Eta benetako deszentzu egin gendun, en plan radikal, 3-4 km oñez berutz, arri tartin zir, bizikleti lapun artute!!!!
Pillo bat denpora galdu gendun. Hori bai, bistak zoragarrixak, pozak, erreki, eta mina baten be eongiñan. Erdi galdute bañe…humoreik ez zan falta
Ya askanin, aspertute, bizikleta gañin bajagendun zati batzuk, normalin ez dizenak baja bir, bañe ya kantzata geuazen bizikleti karriatzen. Eta alanik eta bestelaik, askanin topa gendun pisti eta galdutako tracka eta ya problema baik segi engendun bidi. Ya bixkat fundiute, kantzata, kriston beruaz eta askanengoko aldatzetan justun altzaten. Gero kotxin garbitxu (jitano bi erreka jun zin ure kontaminatea) eta jatetxea jun giñan merezitxako kañi eta txuleti jatea.
Eta es dot nahai bukatu sarreri hau, eskerrak emon baik. Parte batetik, Zaldibiako andra batei, beorren baserrixan ure artzen lagazkun elako. A la diosa Fortuna, Unaien kaidan beorren parti ipiñibalako.Jatetxeko jauiai, berandu allata gero kriston bazkaxe eta txuletak emozkulako. Eta menzion de honor especial del jurado, tabanuai, 18 km aldatzin zir, igoera guzti amenizabelako, eta geure konture menu espezial de fin de semana eibelako!!!!!!!!!
Ondo pasagendun, naiz eta okerretako bidi artu eta ya urrengoko bueltiaz ga pentzatzen, ia ongun jente geixa animaten dan!!!!
jueves, 3 de julio de 2014
Dinamartxi 2014
Beste urte bat, eta ongo urtin be Tolosatik Ondarrure etorri giñan Dina Bilbaon omenez egiten dan Dinamartxa. Goxin goxa, kriston loguriaz, autobusin sartu eta Tolosako polideportibuko parin bizikletak artu eta Ondarrurutz urten gendun
Gente asko, gazte asko (gu gerua ta zaharrauak), neska asko (gu gerua ta zaharrauak snif, snif…) eta kriston giru. Bidin arasotxu batzuk be eon zin, bañe laster konpondu ben gure supermekanikuk.
Aizarnan, (animo Naroa) gure betiko paradi engendun, ure artzea, eta ziburutan jolastea
Gero Endoxan gora egurre (marikon el ultimo) eta Lasturren pintxuk eta deskantzo bixkat gero Kalbaxu altzateko.
Eta kalbaxoko ranpetan Tomasek kriston ataki joban eta pelotoi guzti apurtuban, danok miñe kanpun eta arnasi ezin doblata!!!! Eta ezin zan falta, askanengoko tragu Mutrikoko herrian. Ongo urtin leku aldatu gendun eta Txalapartan jo gendun askana.
Ondarrun pillo bat jente, geure zain, kriston giru!!! Ulik be tente!!!
Datorren urtin be jungo gaz!!!